Argazkien errebelatze

Argazkien errebelatzea plaka edo argazki-pelikula batean dagoen irudi latentea ikustarazteko egiten den prozesua da. Hau paper fotosentikor batean egiten baldin bada negatibo batetatik abiatuz positibatua edo negatiboaren handikuntza deritzo.

Irudi latentea ikusgai bihurtzeko errebelatzaile deituriko zenbait substantzia erabiltzen dira, substantzia hauek argazki makinako zilar bromuroa zilar metaliko beltzean bihurtzen ditu. Hau gertatzen da bi prozesurengatik: lehenengo prozesua eraldaketa fotokimiko bat da, esposizioan jasandako argiagatik; bigarren prozesua eraldaketa kimiko batengatik gertatzen da, irudi latenteko zilar bromuroa zilar metalikora erreduzitzen da ikusgai bihurtuz.

Plaka edo argazki-pelikula errebelatzaile barruan sartzen baldin bada, lehenik kameran sartu gabe, zilar bromuroa zilarrera erreduzituko den kantitatea oso txikia izango da. Bakarrik argazki makinan sartutako zilar bromuroa erreakzionatuko du errebelatzailearekin eta horrela erreduzitua izango da edo zilar metalikoan bihurtuko da.

Emultsio sentikorren zatietatik argi gehien jasotzen dutenak zilar erreduzituaren depositu intentsuenak ematen ditu, hau da, beltzenak dira. Bakarrik argi gutxi jasan duten zilar bromuro zatietan erreduzitzen den zilar kantitatea oso txikia da. Beraz geroz eta argi gehiago gure material sentikorrean parte hartu geroz eta zilar erreduzitu gehiago edukiko dugu.

Negatiboa:

Honekin lortzen duguna argazki errebelatu bat da, non argazki originalaren argi baloreak alderantzikatuak agertzen dira, hau da, argazki originalean argien dauden zatiak negatiboan ilunenak agertzen dira, eta argazkian ilun dauden zatiak argiak bihurtzen dira negatiboan.

Errebelazioa:

Lehen esan dugun bezala, argazkien errebelazioa erredukzio prozesu bat da non argazkien errebelatzailea erreduktore bezala jokatzen duen. Kimikan zilar bromuroa erreduzitzen duten beste substantzia asko daude baina substantzia hauek ez dute desberdintzen zer zilar bromuro argira ikusgai jarri diren eta zeintzuk ez. Argazki errebeladorea bakarrik argira egon diren zilar bromuro zatiak erreduzitzen ditu.

Errebelazio kimiko eta fisikoa:

Zilar bromuroa erreduzitzerakoan disolbagarria den bromuroa askatzen da eta disoluzio errebelatzailera pasatzen da. Hau oso garrantzitsua da jakitea zeren baldintza batzuetan perturbazioak sortu ditzake.

Errebelatze prozesuan nabaria da irudia negatiboan bihurtzen duen zilarra, plakan edo argazki-pelikulan dagoen emultsiozko geruza sentikorretik datorrela eta zilar bromuroaren erredukziotik sortu dela. Prozesu honi errebelazio kimikoa deritzo, izen hau ematen zaio errebelazio fisikotik bereizteko. Errebelazio fisikoan zilarra errebelatzailean dago disoluzio moduan eta hau irudi latenteari botatzen zaio.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy